2.1. Jarduera: Irakurmena eta idazmena lantzen.
Gaur egun gizartearen barne egoki eta eroso mugitu ahal izateko, komunikaziorako gaitasuna hobezina izan behar da, bai hitzezko, idatzizko zein komunikazio digitalerakoa. Horrela, zehar konpetentzia nagusia hau da eta esan dezakegu gainontzeko oinarrizko konpetentzien garapenerako honen garapena egokia izan behar dela. Horrela, hemendik eratorrita hitzezko eta idatzizko komunikazioarekin topatzen gara. Lehenengo zikloko edukiei erreparatuz, hirugarren multzoari dagokionez, idatzizko komunikazioa, irakurtzea eta idaztea izenburua duena, azaldu egiten du hedabide ezberdinetan agertu ohi diren testuak irakurri, ulertzeko eta sortzeko kapazak izan behar direla ikasleak, betiere dagokien mailan eta esperientzia hurbilean eta pertsonaletan oinarrituz. Honetarako, informazioa era gidatuan antolatu eta zenbait estrategia eskainiko zaizkie. Irakurmena grafiak hautemateko eta soinuak erreproduzitzeko gaitasuna izateaz gain, irakurritakoa ulertzeko eta barneratzeko prozesua ere bada, baina kasu...