Entradas

Mostrando entradas de octubre, 2019

1.1 Jarduera

Imagen
TRADIZIONALTASUNA vs GAURKOTASUNA / GAUR EGUNGO PROPOSAMENA vs GURE PROPOSAMENA Azalpen orokorra Bronckarten testu honetan hezkuntzaren garapenari buruzko lau paradigma desberdindu daitezke: behaviorismoa, konstruktibismoa, kognitibismoa eta interakzionismo soziala.  Baina lehenik eta behin bi korronte nagusi daudela esan behar dugu. Alde batetik, tradizionala aurkitzen da, duela hainbat mendetik sortutako korronte filosofikoan eta XX. mendera arte psikologia zientifikoan oinarritzen dena. Bestetik, modernoa dago, hau XVII. mendeko filosofia cartesiarretik Piageten kognitibismora doan eta gaur egun oraindik dagoen teoria izango litzateke. Halaber, hauen artean hainbat desberdintasun daude. Tradizionalari dagokionez, lehenik eta behin, tradizio eskolastikoan oinarritzen dela azpimarratu behar da. Izan ere, teoria honek “doble fijismo” bat dagoela baieztatzen du, zeinak unibertso oso eta finko bat dagoela eta honetan jakintza guztiak daukan corpus bat existitzen dela adi...