2.1. Jarduera: Irakurmena eta idazmena lantzen.


Gaur egun gizartearen barne egoki eta eroso mugitu ahal izateko, komunikaziorako gaitasuna hobezina izan behar da, bai hitzezko, idatzizko zein komunikazio digitalerakoa. Horrela, zehar konpetentzia nagusia hau da eta esan dezakegu gainontzeko oinarrizko konpetentzien garapenerako honen garapena egokia izan behar dela. Horrela, hemendik eratorrita hitzezko eta idatzizko komunikazioarekin topatzen gara. Lehenengo zikloko edukiei erreparatuz, hirugarren multzoari dagokionez, idatzizko komunikazioa, irakurtzea eta idaztea izenburua duena, azaldu egiten du hedabide ezberdinetan agertu ohi diren testuak irakurri, ulertzeko eta sortzeko kapazak izan behar direla ikasleak, betiere dagokien mailan eta esperientzia hurbilean eta pertsonaletan oinarrituz. Honetarako, informazioa era gidatuan antolatu eta zenbait estrategia eskainiko zaizkie. Irakurmena grafiak hautemateko eta soinuak erreproduzitzeko gaitasuna izateaz gain, irakurritakoa ulertzeko eta barneratzeko prozesua ere bada, baina kasu honetan ez zaio honi arretarik jarriko, elementu teknikoetan soilik arreta jarriz. Horrela, ebaluazio irizpideak eta haurren irakurketa prozesuaren ezaugarriak aztertuz, hurrengoko errubrika sortu da, LH-ko lehenengo mailako ikasleen mailara egokiturik, izan ere, eskuratutako grabazioa maila honi dagokio. Honetan, “Kosmeren Gezurrak” ipuinaren atal bat irakurtzen da.


9 - 10
7 - 8,99
5 - 6,99
0 - 4,99

Pertzepzioa.
Dagokion ilara jarraitzen du, eragozpenik gabe.

Atzamarrarekin jarraitzen du irakurketa.
Atzamarrarekin irakurketa jarraitu eta batzuetan ilarak saltatu.

Ilarak nahasten ditu.

Ahozkapena.
Hitz guztiak argitasunez aditzen dira soinuak egoki erreproduzituz.

Hitz gehienak argitasunez entzuten dira.

Batzuetan hitzak nahasten ditu, hauek ulertu barik.

Hitz asko nahasten ditu, batzuetan ez dira ulertzen.

Azentuazioa.
Esanahia ematen duten hitzak erremarkatzen ditu.
Esanahia ematen duten hitzak batzuetan erremarkatzen ditu.
Hitz batzuk enfasiarekin irakurtzen ditu.
Ez dira hitzik enfasiarekin irakurtzen.

Bolumena eta intentsitatea.
Bolumena eta intentsiatea egoki modulatzen ditu.
Bolumen egokia baina intentsitate aldaketak lekuz kanpo.
Bolumen egokia baina intentsitate aldaketarik ez.
Bolumen baxua eta intentsitate aldaketarik ez.

Erritmoa.
Erritmo jarraiaz irakurtzen du testu osoa, puntuazio seinuak kontuan izanik.
Erritmo jarraiaz irakurtzen du.
Batzuetan erritmo azkarra eta beste batzuetan geldoa.
Geldialdi handiak egiten ditu oso geldo irakurriz.

Hitzen kontrola.
Hitz guztiak bere momentuan irakurtzen ditu. 
Puntuazio seinuetan hurrengo hitza ihes egiten zaio.
Hitz batzuk salto egiten ditu. 
Hitz berriak sortzen ditu beste batzuk nahasiz.

Entonazioa.
Badaki zergatik eta noiz egin entonazio aldaketak, ulermenean lagunduz.
Entonazio eta espresibitate aldaketak testuaren ulermenerako.
Aldaketak entonazio eta espresibitatean testuari egokitzen ez direnak.

Entonazio eta espresibitate gabe irakurtzen du. 

Segurtasuna.
Lasaitasunez eta segurtasunez irakurtzen du testu osoa.
Gehienbat lasaitasunez eta segurtasunez irakurtzen du.
Batzuetan lotsati edo urduri azaltzen da.
Ikaslea segurtasun barik eta larriturik irakurtzen du.

Informea.

Lehenik eta behin, aipatzekoa da pertzepzioari dagokionez irakurtzen doan bitartean ez duela atzamarrarekin testua jarraitzen baina hitzen batekin arazoak izaten baditu, hitz horren irakurketarako atzamarra erabiltzen duela. Ahozkapenari erreparatuz, nahiz eta oso astiro irakurtzen duen, argi ulertzen dira hitz guztiak, soinuak egoki erreproduzituz. Hala ere, ez ditu hitzak enfatisatzen eta oso entonazio monotonoa jartzen duela irakurketan zehar esan daiteke, ulermena zailduz. Horrekin batera, bolumen egokia erabiltzen du, baina ez du intentsitate aldaketarik egiten, berriz ere monotonoa eginez irakurketa. Erritmoari dagokionez, jarraitua da nahiz eta zenbait hitz konplexuagotan geldialdiak egiten dituen. Horretaz gain, hitzen kontrolari erreparatuz, hitz guztiak esaten ditu bere momentuan, puntu edo kometan hurrengoko hitza esatearen seinalerik eman gabe. Bukatzeko, esan daiteke testu osoan zehar gehienbat lasaitasunez eta segurtasunez irakurtzen duela.



Hurrengoko atalean LH-ko lehenengo eta bostgarren mailako bi testu irakurri ondoren, Guasch irakaslearen irizpideen arabera ebaluatuko dira taula baten bitartez, ondoren, bakoitzerako informe osagarri bat aurkeztuz informazio gehigarriarekin burututako azterketaren inguruan. 


ARLOAK 

ADIERAZLEAK 
EBALUAZIOA (G, N, O, O.O.).
1º Testua
2. Testua.

EGOKITASUNA 
Autoreak kontuan hartu du egoera eta bere helburua. 

O.O.

O.O.
Aintzat hartu du hartzailea. 
O.
O.O.
Testu-generoaren ezaugarriak bete ditu.

O.

O.

KOHERENTZIA
Eskema logiko bati jarraitzen dio eta koherentziaz, gaia garatzeko.

O.

O.O.
Hiztegia egokitzen al da sortutako testura. Erregistro egokia al du.

N.

O.




KOHESIOA
Esaldiak, paragrafoak eta testua lotzeko, egoki erabili ditu testu-antolatzaileak.

G.

O.
Egoki erabili ditu izenen erreferentziak (errepikapenak): aurrekoak (anaforak) eta ondorengoak (kataforak).

-

O.
Egoki erabili ditu puntuazio-markak.

N.

O.
ABERASTASUNA
Askotariko esaldiak eratu ditu.
N.
O.O.




ZUZENTASUNA
Aditza zuzen erabili du (denbora, aspektua eta modua).

O.

O.O.
Sintaxian, arauak bete ditu.
N.
O.
Ortografia zuzena da.
N.
O.O.
Letra larriak arauen arabera erabili ditu.

G.

O.
Deklinabidea eta morfologia zuzen erabili du.

O.

N.




ALDERDI
MATERIALAK
Euskarria egokia da (koadernoa, horma-irudia, fitxa…). 

O.

O.
Tipografia zuzena da (tituluak, azpitituluak…).

O.

N.
Orrialdeen antolamendua egokia da (eskemak, irudiak, argazkiak, grafikoak…).

-

-
Kaligrafia irakurterraza da.
N.
O.O.
 Lerroak zuzen idatzita daude.
O.O.
O.O.+

1º Testuko informea.
Ikus daiteke irakasleak aurreko egunean egin zutena kontatzea eskatu ziela. Ikasleak, denboran kokatzen gaitu eta ekintzak ordenean azaltzen ditu. Hala ere, zailtasunak ditu ekintzak esaldi ezberdinetan bereizteko. Gainera, ikus daiteke LH-ko lehenengo mailarako ondo egokitzen dela kontestura eta testu txukun eta argia egiten sahiatu dela. Hiztegiari dagokionez, “gauza ” bezalako hitz sinpleak erabiltzen ditu, batzuetan bi hitz batuz.

Nahiz eta testuak orden bat izan, lehen esan bezala esaldiak banatzeko zailtasuna ikus daiteke eta are gehiago paragrafoak osatzeko, punturik ez baitira agertzen testuan. Gainera, lotailu bat baino ez du erabili esaldi guztiak bata bestearen jarraian idatziz, honek esaldi sinpleegiak eratzera bultzatuz, estrukturari dagokionez oso antzekoak direnak.
Aditzen denborari dagokienez, erabilpen egokia egiten du eta sintaxiari erreparatuz, esan beharra dago egokia dela ere, baina lehen esan bezala, kontuan euki beharra dago esaldi guztiak mota berekoak direla, aditza bukaeran izanik.
Gainera, ez du letra larrien erabilpenik egiten, puntuak ez jartzearekin erlazioa duena. Testuari hasiera emateko bai erabiltzen duela. Aipatzekoa da lehenengo lerroko hirugarren hitza leku baten izena dela uste dugula ez baitago argi, letra larriarekin idatzi beharko liratekeena.
Bestetik, formaturari errepataratuz badirudi txukuna dela, gauza bakoitza bere lekuan egonik, data adibidez eta lerroen zuzentasuna mantenduz. Kaligrafiari ikusita, aipatzekoa da nahiko argia dela, lerro, hitz eta letra arteko espazioa egokia izanik.
Hau guztia aztertu ondoren, esan genezake nahiz eta hobetzeko gauzak izan batez ere hiztegi eta sintaxi aberastasun aldetik, oinarri ona daukala eta progresio egokia izanez gero, txukun idazten bukatuko duela. Gomendio bezala bere sorkuntzak aurkeztu baino lehen errepasatzeko esango genioke, adibidez elkarturik idazten dituen hitzetaz konturatzeko eta hauek zuzentzeko.

2. Testuko informea.
Ikus daiteke testu honen helburua ikastetxeko aldizkariaren ingurua informazioa eskaintzea dela, honetan zer egiten den eta nola funtzionatzen duen azalduz. Honetarako ikasleak, egoki sartzen gaitu egoeran gaia aurkeztuz. Esan beharra dago esaldien antolakuntzari dagokionez egoki egiten duela, nahiz eta azken esaldian puntuazio markak egoki ez erabiltzeagatik bi esalditan banatu duela esaldi bakarrean adierazi beharrekoa. Bestetik, sintaxiari eta deklinabideari erreparatuz akats ezberdinak topatu dira.
Testuingurura ondo egokitzen da, izan ere, aldizkarien familiarekin erlazioa duen hiztegia erabiltzen baitu (artikulu, idazlan...).
Honetaz gain, esan beharra dago ideiak txukun antolatzen dituela eta paragrafo ezberdinen erabilpena egiten saiatu dela, esaldi mota ezberdinak tartekatuz.
Gainera, “Bertan” hitza erabili du aurretik testuan aipatutako kontu baten inguruan erreferentzia egiteko.
Aditzen denborari dagokienez erabilpen egokia egiten du, baina esan bezala deklinabide forma bakarrean akatsa egin du. Bestalde, letra larriari dagokionez, esan beharra dago testuari eta esaldiei hasiera emateko erabili dituela, baina aldizkariaren izena ez duenez idatzi honetarako ez du erabili. Gainera, ez du izenbururik erabili, testuaren idei nagusia azalduko lukeena.
Ondoren, formatuari erreparatuz nahiko txukuna dela esan beharra dago, nahiz eta zirriborroren  bat egin, ondoren lekurik izan gabe hitzak bertan idazteko. Hala ere, lerroak zuzentasunez egiten ditu eta kaligrafia txukuna da.

Laburbilduz, testua argia eta txukuna da, nahi den mezua egoki helaraziz baina oraindik sintaktikoki batez ere gauzak hobetzeko egonik.

Bigarren atalean zentratuz, bi saio prestatu izan ditugu eta hauek L.H 2. mailako ikasleentzat bideratuta daudela esan behar dugu. Lehenengoak batez ere irakurketara bideratuta egongo da, eta bigarrenak aldiz, idazmenera. Aipatzekoa da ere saioak aurrera eramateko klasean ohikoak diren materialak erabiltzeaz gain, IKT-en erabilera hautatu izan dugula. Izan ere, lehenengo saioan landutako ipuina fisikoki nahiz digitalki izango dute eskura eta baita honen soinua eta irudiak arbel digitalean entzun eta ikusteko aukera izango dute. Bigarren saioan zentratuz, hitzak, esaldiak eta irudiak fitxekin landuko duten arren, arbel digitalean ere eskura izango dute ikasle guztiek. Gainera, telegram izeneko app-a erabiliko dugu klaseko ariketa guztien azalpenak eta zuzenketak esleitzeko. Era honetan, ikasleek ordenagailu zein tablet-en laguntzaz eta talde txikietan jarrita klasean buruturiko jarduera guztiak zuzentzeko aukera izango dute. 

Horiek horrela, saio bakoitzaren estruktura hurrengoko elementuak izango ditu: saioan landuko diren konpetentziak, hau da, zehar konpetentziak eta diziplinako konpetentziak, saio osoaren helburua, etapako helburua beraz, ariketa bakoitzaren azalpena, ariketa horren helburu didaktikoa, edukiak, ebaluazio-irizpideak, lorpen adierazleak, denboralizazioa, eta errekurtsoak.  




  1. SAIOA: IRAKURKETA, ULERMENA ETA EMOZIOAK LANTZEN

Oinarrizko zehar konpetentzia:
Hitzez, hitzik gabeko eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia

Elkarbizitzarako konpetentzia

Oinarrizko diziplina barneko konpetentzia:
 Hizkuntza eta literatura komunikaziorako konpetentzia 

Helburu didaktikoa: Hizkuntzaren zenbait erabilera-eremutan sortutako ahozko, idatzizko eta ikus-entzunezko diskurtsoak ulertzea eta interpretatzea, taldeka lan eginez, zenbait motatako komunikazio-egoerei aurre egiteko.

Edukiak


·         Adierazpenezkoa: Ipuin, kontakizun, poema eta bertso laburrak denen artean irakurtzea eta entzutea
·         Prozedurazkoa: Taldean ikasteko lanetan laguntzea eta elkarlanean aritzea
·         Jarrerazkoa: Taldean ikasteko lanetan laguntzea eta elkarlanean aritzea.

  1. ARIKETA 

Helburu didaktikoa: Ikasleek beldurrari buruzko ipuina irakurri eta ulertzea, bakoitzak istorioaren zati bat jarraituz baina batera lan eginez, irakurmena lantzeko. 

Edukiak
·         Adierazpenezkoa: Ipuin, kontakizun, poema eta bertso laburrak denen artean irakurtzea eta entzutea
·         Prozedurazkoa: Taldean ikasteko lanetan laguntzea eta elkarlanean aritzea
·         Jarrerazkoa: Taldean ikasteko lanetan laguntzea eta elkarlanean aritzea.

            Ebaluazioa irizpidea: Irakurzaletasuna lantzea, eta proposatutako testuak modu autonomoan irakurtzeko gai izatea.
Lorpen adierazleak
  • Ikasgelako nahiz eskolako literatura-jardueretan parte hartzen du.
  • Irakurketaren aldeko interesa du.

            Denboralizazioa: 20 minutu
            Errekurtsoak: “Jonas eta Hozkailu Beldurtia” ipuina fisikoa eta ipuin digitala

2.            ARIKETA

Helburu didaktikoa: Ikasleek irakurritako  ipuina entzutea eta ulertzea, bakoitzak haren esfortzua eginez, entzumena eta ulermena lantzeko. 

Edukiak
·         Adierazpenezkoak: Ipuin, kontakizun, poema eta bertso laburrak denen artean irakurtzea eta entzutea.
·         Prozedurazkoak: Norberaren komunikazioa erregulatzea (hitzezkoa, hitzik gabekoa eta digitala).
·         Jarrerazkoak: Norberaren alderdi kognitiboa erregulatzea

            Ebaluazio-irizpidea: Harreman interpertsonaletan, hedabideetan eta hezkuntzan sarri-sarri agertu ohi direnen moduko euskarri eta genero desberdinetako ahozko testuak ulertzea (ikaslearen bizipenetatik gertuen daudenak, batik bat), eta horretan, testuen zentzu orokorrari igartzea, informazio garrantzitsuena ondo bereiziz eta kasuan-kasuan lortu beharreko helburuak erdiesteko informazio pertinentea hautatuz.

Lorpen adierazleak
  • Entzuketa-lanetarako beharrezkoa den informazioa bereizten du.
  • Badaki besteei errespetu osoz entzuten

Denboralizazioa: 10 minutu
Errekurtsoak: Ipuin digitala




3.            ARIKETA

Helburu didaktikoa: Irakurritako ipuina ulertu eta adieraztea, taldetan lan eginez, irakurmen ulermena lantzeko.

Edukiak
·         Adierazpenezkoak: Idatzizko testuen ulermen-prozesuan zenbait estrategia modu gidatuan erabiltzea eta transferitzea
·         Prozedurazkoak: Lortutako emaitzaren berri ematea
·         Jarrerazkoak: Taldean ikasteko lanetan laguntzea eta elkarlanean aritzea

            Ebaluazio irizpidea: Harreman interpertsonaletan, hedabideetan eta hezkuntzan sarri-sarri agertu ohi direnen moduko euskarri eta genero desberdinetako idatzizko testuak ulertzea (ikaslearen bizipenetatik gertuen daudenak, batik bat), eta horretan, testuen zentzu orokorrari igartzea eta kasuan-kasuan lortu beharreko helburuak erdiesteko informazio pertinentea hautatzea.

Lorpen adierazleak
  • Gai da testuaren zentzu orokorra ulertzeko
  • Gai da irakurgaiaren helburuarekin bat datorren informazioa identifikatzeko eta lortzeko

Denboralizazioa: 15 minutu
Errekurtsoak: Galdera sorta bat duen fitxa












4.            ARIKETA

Helburu didaktikoa: Ikasleek beldurra sorrarazten zaizkien elementu edo egoera ezberdinetaz hausnartu eta adieraztea, bakoitzak bere buruari galdetuz eta tablet-aren laguntzaz, haien burua hobeto ezagutzeko.

Edukiak
·         Adierazpenezkoak: Ahozko testuak ulertzeko eta ekoizteko oinarrizko estrategiak modu gidatuan aplikatzea
·         Prozedurazkoak: Ideiak sortu, hautatu eta adieraztea.
·         Jarrerazkoak: Norberaren emozioak erregulatzea

            Ebaluazio irizpidea: Informazioa bilatzeko, hautatzeko, kudeatzeko eta komunikatzeko prozesuan, norbaiten laguntzarekin informazioaren teknologiak erabiltzeko gai izatea, eskolan egunero sortzen zaizkion premiei aurre egiteko.

Lorpen adierazleak: 
  • Gai da baten baten laguntzarekin irakasleak ordenagailu bidez nahiz online emandako informazioa aurkitzeko eta berreskuratzeko.
  • Ahozko nahiz idatzizko testuak ekoizteko beharrezkoak diren baliabide eta aplikazio batzuk modu gidatuan erabiltzen ditu, bai bakarka eta bai taldean.

Denboralizazioa: 10 minutu
Errekurtsoak: Ikasleentzako orri bana eta tablet-ak






  1. Ariketaren bitartez, ikasle guztiek irakurriko dute “Jonas eta hozkailu beldurtia” ipuina ozenki, bakoitzak orri bana.

2.            Geroago ipuin bera formatu digitalean entzungo eta jarraituko dute arbel digitalean Honetan, guztiok isiltasuna mantendu beharko dute eta adi egon beharko dute hurrengo ariketa ondo burutzeko. 

3.            Ipuina irakurtzen eta entzuten amaitu ostean, irakasleak galdera sorta bat emango  dizkie. Jarduera hau bakarka izango da eta gero telegram app-an zuzenketa ikusiko dute.    

4.            Amaitzeko, umeek haien eguneroko bizitzan beldurra ematen zaizkien esaldi bi idatzi beharko dituzte eta fitxa anonimoan ipiniko dute. 

Galdera Sorta

  1. Zenbat urte ditu Jonasek?
  2. Nora joan da bere ama? 
  3. Non dago Jonas? 
  4. Zer sentitzen du Jonasek? 
  5. Zeri dio beldur Jonasek? 
  6. Zer egiten dio Jonasen bihotzak? 
  7. Zergatik dago horrela bere bihotza?
  8.  Bihotzaz gain zer gehiago dago dardara egiten? 
  9.  Nola lasaitzen da Jonas? 
  10. Zer dago ere dardara egiten? 
  11. Jonasen begiak ere beldur dira? .
  12.   Zer pentsatu du hozkailuaren dardara dela eta? 
  13.  Zergatik dago hozkailua beldur?
  14.  Zer uste du Jonasek dagoela Hozkailuaren barruan? .
  15.  Zer egiten du Jonasek otsotik ihes egiteko? .
  16.   Nor sartzen da etxera? 
  17.    Zer esaten du oihuka? 
  18. Zer egiten du ama? 
  19.  Zer esaten dio amak hozkailuari buruz? 
  20.  Azkenean nola lasaitu egin da Jonas?.








2. SAIOA: IRAKURKETA ETA IDAZMENA LANTZEN


Oinarrizko zehar konpetentzia: 

Hitzez eta hitzik gabeko komunikaziorako eta komunikaziorako konpetentzia


Elkarbizitzarako konpetentzia.


Oinarrizko disziplina barneko konpetentzia: Hizkuntza eta literatura komunikaziorako konpetentzia.


Helburu didaktikoa: Hizkuntzaren barne dauden kode eta arauen gogoeta egin, arau eta kode hauek errespetatuz, eman ahal diren egoera ezberdinetan interbindea bilatzeko.


Edukiak:

·        Adierazpenekoak: Informazioa modu gidatuan antolatzea, bilatzea, testualizatzea eta berrikustea, idatzizko testuak ekoiztea helburu hartuta.

·         Prozedurazkoak: Informazioa identifikatzea, lortzea, gordetzea eta berreskuratzea.

·         Jarrerazkoak: Norberaren komunikazioa erregulatzea (hitzezkoa, hitzik gabekoa eta digitala).



                            


1.      Ariketa: Hurrengo hitzen silabak bete:


Helburua: Hitz eta silaba ezberdinak ezagutzea eta interpretatzea, argazkien laguntzaz, silabetatik hitzak sortu ahal izateko.


Edukiak:


·        Adierazpenekoak: Informazioa modu gidatuan antolatzea, bilatzea, testualizatzea eta berrikustea, idatzizko testuak ekoiztea helburu hartuta.


·         Prozedurazkoak: Informazioa identifikatzea, lortzea, gordetzea eta berreskuratzea.


·         Jarrerazkoak: Norberaren komunikazioa erregulatzea (hitzezkoa, hitzik gabekoa eta digitala).


Ebaluazio irizpideak eta lorpen adierazleak: Testu, enuntziatu eta hitzak elkarrekin alderatu eta transformatu, eta hizkuntzasistemari eta hizkuntzaren erabilera-arauei buruz gogoeta egitea, ezaguera horiek ulermen-arazoak konpontzeko eta testualizazio- eta berrikusketa-prozesuak hobetzeko erabiltzea, eta, aldi berean, idazketa-sistemaren erabilera finkatzen hastea.


·         Ikasgelan landutako testuetan identifikatzen ditu enuntziatuak, hitzak eta silabak.


·         Bere ekoizpenetan hizkuntza-arauak errespetatzearen aldeko interesa du.



Denboralizazioa: 10 minutu


Errekurtsoa: Fitxak eta arbel digitala

                            

    

2.      Ariketa: “ts” eta “tx” daramatzaten hitzak. Hurrengo argazkien izena idatzi:

Helburua: Ematen diren letrekin hitzak konposatzea eta sortzea, argazkiak laguntza gisa erabiliz, hizkuntzak dituen kodeak eta arauak ezagutzeko eta bereganatzeko.

Edukiak:

·         Adierazpenekoak: Idatzizko kodearen arauak barneratzea.

·         Prozedurazkoak: Egindako plangintza betetzea eta, beharrezkoa baldin bada, hura doitzea.

·         Jarrerazkoak: Norberaren komunikazioa erregulatzea (hitzezkoa, hitzik gabekoa eta digitala).

Ebaluazio irizpideak eta lorpen adierazleak: Testu, enuntziatu eta hitzak elkarrekin alderatu eta transformatu, eta hizkuntzasistemari eta hizkuntzaren erabilera-arauei buruz gogoeta egitea, ezaguera horiek ulermen-arazoak konpontzeko eta testualizazio- eta berrikusketa-prozesuak hobetzeko erabiltzea, eta, aldi berean, idazketa-sistemaren erabilera finkatzen hastea.

·         Identifikatzen ditu bai gramatika-kategoriak (izena, aditza) eta bai oinarrizko gramatika-arauak.

·         Bere ekoizpenetan hizkuntza-arauak errespetatzearen aldeko interesa du.



Denboralizazioa: 10 minutu


Errekurtsoa: Fitxak eta arbel digitala


                      





3.      Ariketa: Akatsak aurkitu eta esaldi guztia ondo idatzi.









Helburua: Esaldi ezberdinak interpretatzea eta izan ahal dituen akatsak ikustea, idazketa kodea eta arauak errespetatuz, esaldien bidez azkenean testu luzeagoak sortzeko.

Edukiak:

·         Adierazpenekoak: Idatziz modu proaktiboan eta konfiantza osoz espresatzearen aldeko interesa izatea.

·         Prozedurazkoak: Informazioa balioestea eta adieraztea (argudioak azaltzea, arrazoiak ematea, etab.).

·         Jarrerazkoak: Giza eskubideak eta gizarteko konbentzioak errespetatzea.

Ebaluazio irizpideak eta lorpen adierazleak: Testu, enuntziatu eta hitzak elkarrekin alderatu eta transformatu, eta hizkuntzasistemari eta hizkuntzaren erabilera-arauei buruz gogoeta egitea, ezaguera horiek ulermen-arazoak konpontzeko eta testualizazio- eta berrikusketa-prozesuak hobetzeko erabiltzea, eta, aldi berean, idazketa-sistemaren erabilera finkatzen hastea.

·         Gai da, proposatutako irizpideetan oinarrituta, bai bere eta bai besteen testuetan oinarrizko hutsegite linguistikoak identifikatzeko eta zuzentzeko.



Denboralizazioa: 15 minutu

Errekurtsoa: Fitxak eta arbel digitala


























4. Ariketa: Istorio bat sortzen. 4 argazkien laguntzaz 8 lerroko istorio bat sortu.

Helburua: Argazkiekin ideiak sortzea eta testu baten adieraztea, idazketa kodeak eta arauak errespetatuz, argazkiekin zerikusia daukan istorio bat sortzeko.

Edukiak:

·         Adierazpenekoak: Idatzizko testuen ekoizpen-prozesuan zenbait estrategia modu gidatuan erabiltzea eta transferitzea.

·         Prozedurazkoak: Ideiak sortu, hautatu eta adieraztea.

·         Jarrerazkoak: Norberaren alderdi kognitiboa erregulatzea.

Ebaluazio irizpideak eta lorpen adierazleak: Harreman interpertsonaletan, hedabideetan, hezkuntzan eta literaturan sarri-sarri agertu ohi direnen moduko idatzizko testu soil-soilak paperean nahiz euskarri digitalean sortzea norbaiten laguntzarekin eta eredu argiak oinarri hartuta.

-          Gai da ekoizpen-prozesuko urratsei modu gidatuan jarraitzeko: plangintza egitea, testua idaztea eta testua berrikustea.

-          Gero eta modu eraginkorragoan darabil idazketa-sistema, eta, horretan, gai da oinarrizko konbentzioak behar bezala erabiltzeko: fonema-grafia egokitasuna, hitzen segmentazioa eta puntuazio-marka bat edo beste.



Denboralizazioa: 15 minutu


Errekurtsoa: Fitxak eta arbel digitala
          





_____________________________________________________________________________

_____________________________________________________________________________

_____________________________________________________________________________

_____________________________________________________________________________

_____________________________________________________________________________

_____________________________________________________________________________

_____________________________________________________________________________

_____________________________________________________________________________

_____________________________________________________________________________






IKT-en erabilera





Lehen aipatu dugun moduan, ikasleek IKT-ak erabiliko dituzte haien saioak aurrera eramateko. Kasu honetan, pentsatu izan dugu, Telegram app-aren bidez ondo egongo legokeela haientzat batera lan egiteko. Horregatik, Telegram-eko kanal publiko bat sortu izan dugu, non ikasleek saioen aurkezpenak eta saioetan egindako ariketak zuzendu ahal izango dituzte. Honetaz gain, kanal publiko honetan, hainbat galdetegi formulatu dizkiegu ikasleei, ariketak zelan egiten ari diren jakiteko. Pentsatzen dugu, komunikazio medio honen bitartez, errazagoa egingo zaiela taldeka lan egitea eta haien interesa askoz gehiago piztuko dela.


Saioen azkenengo 10-15 minutuak taldeka jarriko dira ikasleek. Behin taldeka, tablet-en edo ordenagailuen bidez, talde kide bakoitza ariketa bakoitzaren zati bat zuzenduko du ozenean. Honela, haien artean hitz egitera behartuko zaie, haien iritziak emanez eta bakoitzaren erantzunaren zergatia justifikatuz. 

Hona hemen gure kanal publikoaren link-a: https://t.me/irakurmenaetaidazmenalantzen 















Comentarios

  1. Aupa Talde!
    Zuen lana irakurri aurretik, eta soilik lanaren egitura ikusiz, esan behar dugu oso nabarmena dela bakoitzak egin duen zatia letra tipo eta estruktura batez dagoela eta hori ez da bat ere erakargarria irakurleontzat. Honez gain, lehen hezkuntzako 2.mailako ikasleei bideratutako lana denez, guk kolore falta somatu dugu. Hala ere, hau alde batera hutsiz, jardueran eskatzen zen guztia bete duzuela ikusi dezakegu.
    Hasteko esan beharra daukagu, lehenengo atalaren inguruan, ondo definitu duzuela irakurmena eta honen nondik norakoak azaldu dituzuela. Ideia ona da, atalaren hasieran sarrera bat egitea jarduera ulertzeko, baina gure ustez, sarrera hau lar teorikoa da. Errubrikarekin jarraituz, nahiko errubrika osoa eta konplexua dela esan dezakegu, baina hobetzeko puntuak ere ikusten dizkiogu. Errubrikan, irakurmenarekin lotutako hitz klabe eta datuak ikusten dira esaterako. Beste alde batetik, gure ustez, errubrikaren puntuazioa zenbakiekin jartzea ez da egokiena, hobe da ondo edo hobetu beharra bezalako hitzak erabiltzea. Honez gain, errubrikari kolore pixka bat falta zaiola uste dugu, hau erakargarriagoa egiteko. Azkenik, informea laburregia dela ikusten dugu. Egia da, ikaslearen akatsak ikusi dituzuela, baina ez dituzue hauek asko sakondu. Gainera, gure ustez, informea hobe da ikasleari zuzentzea, etorkizunean gure informe gehienak haurrei zuzenduak izango direlako eta hauekin familiarizatzen hasi behar dugulako.

    Idazmenaren lanketaren atalean, lehenik eta behin, esan behar dugu, ebaluazioaren atala ez dela ikasleentzako onena. Gure ustez, ebaluatzeko, gutxi terminoa ez da erabili behar, beste termino batzuk erabiltzea komenigarriagoa da ikasleentzako, hobetu beharra edo jarraitu lanean adibidez, hauek ez dutelako gutxi hitzak duen kutsu negatiboa. Ebaluazioarekin jarraituz, uste dugu irizpide ezberdinak erabili beharko dituzuela LH1en eta LH5en, ikasitakoa berdina ez denez, ikasleak ez direlako gai izango maila berdineko testuak egiteko. Ebaluatzeko erabilitako errubrikak ez dira berdinak izango, baina beraien artean progresio bat egon beharko dela uste dugu, mailaz igotzen doazen heinean, testuak hobeak izango direlako. Beraz, LH5erako, erabili duzuen errubrika ondo dagoela esango genuke, baina LH1ekoa ebaluatzeko erabilitakoa hobetu beharko duzuela. LH1ekoa sinpleagoa izan beharko litzateke. Informe biei dagokienez, uste dugu, onena informea ikasleari bideratzea dela. Informearen helburua, ikasleak txarto egin duena zer den eta zergatik ulertzea denez, berarentzako bideratuta egon behar da eta horrela errazago ulertuko duela pentsatzen dugu. Horretarako, hiztegia eta erabiliko dituzuen terminoei arreta jarri behar diezue, ikasleentzat ulertzeko ahalik eta errazena izan dadin.

    Informeetan esaten duzuenarekin ados gaude, eta guk ere uste dugu, jarraipen batekin, ikasle
    hauek ondo idatziko dutela, orain akatsak dauden arren, ikusten delako ideiak ordenatzen dituztela eta beraien helburua lortzen dutela testua idaztean.

    ResponderEliminar
  2. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

    ResponderEliminar
  3. Zuek proposatutako saioei dagokionez, lehen hezkuntzako 2.mailarako egokiak direla iruditu zaizkigu. Saioetan murgildu aurretik, esan beharra dugu edukiak ez daudela ondo formulatuta, izan ere, ikasgelan aipatu genuen bezala aditza ez da infinitiboan jarri behar, baizik eta sustantiboa erabili behar dugu. Bestalde, helburu didaktikoan aldiz bai erabili behar da infinitiboa.

    Proposatutako lehen saioan, “Jonas eta hozkailu beldurtia” ipuina irakurriko dutela diozue eta guk ariketa honen azalpenean, ipuin horren falta somatu dugu, beraz, ezin dugu jakin adin horretarako ipuin aproposa den edo ez. Honez gain, oso ideia ona da ikasle bakoitzak orri bat irakurtzearena, horrela ikasle batena ez ez ezik, beste ikasleen parte hartzea ere sustatzen delako. Hurrengo ariketan berriz, ulermena eta entzumena landuko dituzuela diozue, baina gogoratu behar dizuegu lan honen helburua irakurmena eta idazmena lantzea direla eta zuek aipatutako bi elementu horiek aurrerago landuko ditugula. Hirugarren ariketa honetan, ulermena eta idazmena landuko dituztela ikusi dezakegu, eta ez irakurketa. Hala ere, zuek proposatutako ariketak oso ondo planteatuta dauela esan behar dugu. Izan ere, erantzun laburreko galderak dira. Saio honekin bukatzeko, azken ariketa, oso baliabide egokia iruditu zaigu beraien sentimenduak idazmenaren bitartez adierazteko estrategia ona delako.

    2. Saioari dagokionez, ariketak berez ez dira txarrak, lagungarriak eta lorgarriak izan daitezke ikasleentzat; baina, batzuetan buelta bat eman behar zaio gure irakasgaiari; nahiz eta aitortu behar dugun ariketen progresioa ona dela, hau da, errazenetik zailenara doala, gure ustez ariketa edota jarduerei originaltasun puntu bat falta zaie. Beraz, esandakoa, ariketak berez erabilgarriak izan daitezkela uste dugun arren, gure ustez etorkizunean beharrezkoa da ikasleak ikasgelan eserita dauden zerbait baino gehiago izatea.

    IKT-en erabilera, metodo ona izan litzatekeela uste dugu. Hala ere, kontuz ibili behar da kaligrafia lantzeko beharrezko metodoak eskaintzeko. Bestalde, dinamika hauetan talde lana bilatzen denez, bata besteari laguntzeko eta sortu daitezkeen ideia ezberdinen inguruko hausnarketa bultzatzeko egoera aproposak ageriko dira. Gainera, paperean egin ordez IKT-en bidez lan egitean, ikasleen arreta gehiago piztu daitekeela uste dugu. Hortaz, ikasleak estimulatzeko eta beraien arteko kolaborazioa sortzeko metodo egokia izan daitekeela uste dugu. Gaineratuz, era horretan zailtasunak izan ditzakeenari erraztasun gehiago duenak lagun diezaioke.

    Laburbilduz, uste dugu zuen ideiak onak direla, bakarrik originaltasun falta bat somatu dugu. Animo!

    ResponderEliminar

Publicar un comentario

Entradas populares de este blog

1.1 Jarduera

Tradizioa vs modernitatea